Amamana, gazteleraz "de la abuela" esan nahi duena, gure amamaren etxea zen, birmoldatua eta egokitua errutinatik deskonektatzeko eta inguruaz gozatzeko, azken batean, guk umetan egiten genuena eta orain zuen eskutan jartzen duguna.
Sukaldea mikrouhin labeaz, labeaz, bitrozeramikaz, hozkailuaz, ontzi-garbigailuaz, garbigailuaz, txigorgailuaz, zukugailuaz, sukaldeko tresnez eta etxeko edukierarako behar den tresneriaz hornituta dago.
Eskatuta, kuma dugu.
Lorategiko eta barbakoako altzariak.







Hainbat mendi-ibilbide daude inguruan seinaleztatuta, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik (35 km) eta kostaldetik (15 km) oso gertu dago. Gasteiztik 72 km-ra, Donostiatik 62 km-ra eta Bilbotik 50 km-ra, Euskal Herria ezagutzeko abiapuntu paregabea.
Jar zaitez gurekin harremanetan