INGURUNEA
Etxea Markina Xemeinen dago, Bizkaian, Lea-Artibaiko eskualdean. Mendialdean eta kostaldean. Lea eta Artibai ibaiak eskualdea bi ibarretan egituratzen dute.
Etxea landa-ingurune batean dago, euskal kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko 3 herritatik kilometro gutxira; Markina-Xemeindik 3 kilometrora, Ondarroatik 5 kilometrora eta Lekeitiotik 11 kilometrora.

Lea Artibai eskualdeak, 20 km inguruko kostaldea hartzen du, eta bertan interes handiko egitura geologiko eta paisajistikoak aurki ditzakegu. Hondartzak dira gure kostaldeko erakargarri ezagunenetako bat, eta eskualdean 4 hondartzaz goza daiteke.
Done Jakue Bidea ere bertatik pasatzen da, kostaldeko adarrean.
- cocina
- Habitacion
- sala
- cocina




