Amamana Landetxea
Ubila-Urberuaga auzoan dago, Markina-Xemeinetik 3 km-ra.
Amamana, gazteleraz "de la abuela" esan nahi duena, gure amamaren etxea zen, birmoldatua eta egokitua errutinatik deskonektatzeko eta inguruaz gozatzeko, azken batean, guk umetan egiten genuena eta orain zuen eskutan jartzen duguna.
Amamana landetxea Ubila-Urberuaga auzoan dago, Markina-Xemeinetik 3 km-ra. Inguru lasai batean, naturaz inguratuta, egun lasaiak igarotzeko aproposa da.
- chimenea
- cocina
- Habitacion
- Habitacion
- entrada
- sala
- exterior
- cocina
Landa-xarma galdu gabe
behar duzun guztia
Amamanan xehetasun guztiak zaintzen ditugu etxean bezala senti zaitezen. Honako hauek izango dituzu:
-
Sukalde-egongela, beharrezko ekipamendu guztiarekin (labea, mikrouhin-labea, ontzi-garbigailua, tresneria...)
-
Egongela tximiniarekin, mahai-jokoak eta telebista
-
Berokuntza, doako wifia eta botikina
-
Kanpoko altzariak eta barbakoa dituen lorategia
-
5 ibilgailurentzako aparkalekua
Eskatuta, sehaska dugu.












